FUSTO,LEHEN FINALISTA / FUSTO PRIMER FINALISTA

FUSTO REDU DERECHA
02/04/2016

Argentinarrak ranking-eko lehen postua eta matematikoki finala poltsikoratu ditu bart Mungian Imanol kide duela Landeta eta Brefel (3-1) garaituta

 

Binakako Pala txapelketak beste behin Pablo Fusto argentinarraren nagusitza agerian utzi zuen Mungian berriz ere zale askoren aurrean. Txapeldunak ez zuen bere benetako maila eman, ezta bere kide Imanol-ek ere, baina azken ihardunaldiaren faltan finala eta taldeburutza lortu ditu jada 3-1 Landeta eta Brefel menderatuta.

Partidu txukuna izan zen, lehiatua. Izar nagusiek ez zuten bere onena eman baina aurkariei ere bere meritua zor zaie. Landetak oso partidu dotorea jokatu zuen, partiduak irabazi ezagatik bere hobetzeko gogoa agertaraziz bere zaleen aurrean. Brefel beti lez indartsu baina azken jokuan asko hutseginez.

Lehen partidua orekatuagoa izan zen. Gaubeka eta Ibargaraik 3-2 hartu zituzten mendean Necol eta Ibai Perez. Denek zuten asko jokuan eta hori nabarmen geratu zen agerian. Tantu zoragarriak jokatu zituzten baina hutsak ere izan ziren tentsioa tarteko. Batez ere, Ibargarai eta Necol-ek somatu zuten presioa. Azken honek gainera partidua ia eskuan zuela, azken jokuan, hiru pilota erraz bota zituen eta galbidera eraman zuen bere burua. Gaubeka eta Ibai Perez-ek beraien maisutasuna agerian utzi zuten eta ikusleak asko gozatu zuen.

Hurrengo ostiralean erabakitzeke dago guztia. Hiru finalisten nortasuna jakin nahia da oraindik txapelketa eta horretarako sei pilotarik dute aukera. EMOZIO eta JOKUAK berriz ere Mungiako udal pilotalekua hartuko dute azken ligatxuko ihardunaldian.

Partiduak; Gaubeka-Ibai Perez / Landeta-Imanol eta Fusto-Brefel / Necol-Ibargarai. BIKAINAK.

 

El argentino, tras vencer con Imanol a Landeta-Brefel (3-1), se aseguró ayer en Mungia el primer puesto del ranking y la plaza en la final del Parejas

 

El Campeonato Parejas de Pala volvió una vez más a dejar constancia de la superioridad de Pablo Fusto en la exigente disciplina del leño. El argentino, sin ofrecer su mejor versión, alcanzó la final del campeonato a falta aún de la última jornada del próximo viernes. Venció junto a Imanol, quien tampoco estuvo demasiado fino, a Landeta-Brefel por un 3-1 tras entretenido partido.

Las ‘estrellas’ estuvieron por debajo de su nivel habitual y quizá eso hizo que sus rivales les apretaran en un par de sets, incluso ganando uno. Landeta mostró calidad y ganas. Pese a no poder ganar, el de Mungia sigue ofreciendo ese afán de superación y es de agradecer. Brefel demostró nuevamente su potencial pero erró demasiado, sobre todo en el cuarto set.

Más igualado resultó el primer partido de la tarde. Vencieron 3-2 Gaubeka e Ibargarai pero sufrieron mucho, muchísimo. Necol e Ibai Pérez dieron la talla y, si no fuera por los regalos del último set del delantero de Dax,…. De todos modos, el partido tuvo calidad, ritmo y emoción final. Se notó la trascendencia que tenían los puntos para los cuatro y ello quizá hizo errar más de la cuenta a Ibargarai y Necol. Los vizcaínos mostraron la gran clase que poseen. Cualquiera pudo vencer.

El viernes próximo se decide todo. La final tiene aún por conocer a tres de sus integrantes, tres plazas y seis aspirantes con opciones. EMOCION y BUEN JUEGO asegurados en Mungia que seguro volverá a registrar una magnífica entrada como en las cinco jornadas anteriores. Buenas entradas y mejor ambiente.

Los partidos del próximo viernes; Gaubeka-I.Perez/Landeta-Imanol y Fusto-Brefel/Necol-Ibargarai. EXCEPCIONAL.

 

Archivos

diciembre 2019
L M X J V S D
« may    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

SÍGUENOS EN FACEBOOK

SÍGUENOS EN yOUTUBE

FINALA NGP ZIRKUITUA 2015

TORNOSOLO KOPA 2015