MUNGIAN EMOZIOA GAINEZKA / EMOCIÓN A RAUDALES EN MUNGIA

FUSTO LANDETA REDU
02/04/2016

Asko dago jokuan gaurko Binakako ligatxuko azkenaurreko ihardunaldian (19:30etan)

 

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala txapelketaren bostgarren ihardunaldia jokatuko da gaur iluntzean Mungian. Aurrekoak ikusita, ezusteko larririk ezean, Pablo Fusto-k jada finala poltsikoan duela ematen du. Ander Landeta da zortzikotetik aurkera barik dagoena eta beste sei pilotariek hiru postutarako lehian jardungo dira.

Gaubeka eta Necol-ek bigarren aurrelari izateko gaur daukate beraien arteko zuzena. Momentuan aurretik da Dax-ekoa baina Armintzako oilarrak gaur irabazi ezkero gauzak oso zail izango ditu azken ihardunaldian Fusto izango baitu aurkari eta Gaubekak aldiz Landeta. Gaurkoan, bizkaitarrak Ibargarai izango du kide eta frantziarrak Ibai Pérez. Bi atzelariek asko dute jokuan eta irabaztea oso beharrezko da beraientzat ere. Tentsio ikarragarrizko lehia iragartzen da.

Bigarren partidua, batez ere, atzelarientzat da beharrezkoagoa. Etxeko pilotariak jada ez du inolako aukerarik eta Pablo Fusto-k orainartean dena irabazita finaleko txartela ia poltsikoan du. Bi partidutan set bat irabaztearekin nahiko du. Imanol eta Brefel ostera borroka estuan dira lehen postura bidean. Gaurkoa Imanol-entzat garrantzitsua da, argentinarrarekin bikote eginaz aldea ateratzeko aukera baitu. Brefel-ek azken ihardunaldian jokatuko du Fusto-rekin baina gaurkoan puntuak lortzea ere beharrezko du eta lan zailak dira horiek.

Emaitzak emaitza, azken ihardunaldia ere izango da kontu erabakigarririk batez ere atzelarien finalerako bidean, seguru.

 

Mucho en juego en la quinta jornada de la liguilla esta tarde en Mungia (19:30h.)

 

Esta tarde tiene lugar en Mungia la quinta jornada del torneo Parejas de Pala. Tras las cuatro primeras jornadas, con Fusto con pie y medio en la final y Landeta descartado, los seis restantes se juegan muchísimo de cara a su presencia o no en la gran cita del próximo 16 de abril.

Gaubeka y Necol rivalizan en su duelo directo por seguir sumando. Es un partido muy importante para ambos pero quizá más para el delantero de Dax que en la última cita de la liguilla tendrá que rivalizar con Fusto y ahí no lo tendrá sencillo. No obstante, hoy tampoco será un partido de camino de rosas. A la gran rivalidad que le opondrá el de Armintza, se suma Ibargarai. El zaguero de Elizondo se juega mucho en su carrera por estar en la final y quiere descartar ya en esa carrera a su rival de demarcación Ibai Pérez. Partido lleno de tensión para los cuatro protagonistas.

En el segundo, tranquilidad relativa para Fusto (con un set en dos partidos ya está matemáticamente en la final) y Landeta (ya sin opciones). No obstante, en la zaga hay mucho en juego entre Imanol y Brefel. El vizcaíno juega con el argentino y debe jugar esa baza para lograr margen de cara a la última jornada, más complicada para él que para el de Tolouse.

De todos modos, sean cuales sean los resultados de hoy, la siguiente jornada será la que decida todo sobre todo en la carrera hacia la final por parte de los zagueros.

Archivos

noviembre 2018
L M X J V S D
« may    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

SÍGUENOS EN FACEBOOK

SÍGUENOS EN yOUTUBE

FINALA NGP ZIRKUITUA 2015

TORNOSOLO KOPA 2015