
ANTXIARENTZAT TORNOSOLO KOPA, M.GONZALEZ EUTSITA
Berriztarrak ez zuen lortu abadiñarraren defentsa apurtzea eta ekinaren poderioz ezustekoa gauzatu zuen ‘etxekoak’ Ander Antxia-k lortu zuen ostiralean TORNOSOLO KOPA Sari Nagusiko txapela. Lehiaketa ezustekoz bukatu da aurten ere. Iaz, Ugarteren kontrakoan, Ander Antxia zen faborito eta galdu egin zuen. Aurten Mikel Gonzalez zen lehiaketa irabazteko hautagai nagusia eta Antxiak eraman du titulua