LAUKOTEAREN BESTE ERAKUSTALDI BAT
Gaubeka-Imanol eta Fusto-Ibargarai bikoteek ahozabalik utzi zituzten beste behin Mungian batutako ikusleak; garaipena 3-2 iazko txapeldunentzat izan zen Laugarren ihardunaldiak beste partidu zoragarri bat eskeini zion pala zalegoari Mungian. Gaubeka-Imanol eta Fusto-Ibargarai-ren arteko lehia zoragarria izan zen eta batek irabazi behar eta, beste behin, argentinarrak eraman zuen garaipena atzelari nafarraren laguntza estimagarriarekin noski. 3-2