Nesken Gomazko Paleta Zirkuitua 2016

N.MARTIN ETA L.SAEZ BESTE BEHIN NAGUSI

02/11/2016

Arrizabalaga-Etxaniz garaitu zituzten MPB Zirkuituko finalean Mallabia-n   II.Nesken Gomazko Paletako MPB Zirkuitua lehen edizioan bezala bukatu zen astelehenean Mallabian, hau da, Nagore Martin eta Laura Saez-en garaipenaz. Arabarrek Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz garaitu zituzten beste behin itzelezko partidua jokatu ostean (25-14). Lehen erdia ikaragarria izan zen. Erritmoa, indarra eta kalitatea sobera dutela nabarmen

Leer mas…


ERREBANTXA GOSEZ MALLABIA-RA

01/11/2016

Arrizabalaga eta Etxaniz bizkaitarrak iazko finaleko emaitzari buelta eman nahi diote bihar Martin eta Saez-en kontrakoan (18:00etan)   Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituko FINAL NAGUSIA bihar iluntzean jokatuko da Mallabiko udal pilotalekuan. Nagore Martin eta Laura Saez, iazko txapeldunak alde batetik, eta  Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz, iazko bigarren sailkatuak, arituko dira elkarren kontra. Aurten

Leer mas…


FINALAURREKOAK BIHAR MALLABAKO UDAL PILOTALEKUAN

26/10/2016

Nagore Martin eta Laura Saez-ek ‘beren’ tituluaren defentsari ekingo diote (19:30etan)   Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak bere azken fasea bihar iluntzean hasiko du Mallabiko udal pilotalekuan (19:30etan). 15 partidutako ligatxu baten ostean, zeinetan pilotari bakoitzak 5 partidu jokatu ostean puntuaketa bat lortu eta bikoteak eratu diren, N.Martin-Saez, Arrizabalaga-Etxaniz, Irazustabarrena-Huizi eta Aristorena-I.Agirre izango dira aurtengo

Leer mas…


LIGATXUA AMAITUTA ETA FINALAURREKOAK ERABAKITA

24/10/2016

Nagore Martin eta Laura Saez, aurten ere ranking-buru, iaz lortutako titulua berritzen saiatuko dira Mallabiko azken fasean   Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak Zumarraga eta Maeztuko partiduak jokatuta, bere finalaurrekoak erabakita dago. Zumarragako Beloki pilotalekuan Pradera-Eizmendi bikoak ezin izan zuen N.Martin eta Ruiz de Azua-rekin (12-25). Nabarmen galdu zuten eta ondorioz biak geratu dira azken

Leer mas…


FINALAURREKOAK ERABAKITZEKO ASTEBURUA NESKEN GOMAZKO PALETAKO ZIRKUITUAN

21/10/2016

Zumarragako Beloki pilotalekuan bihar eta etzi Maeztu-n jokatuko dira ligatxuko azken partiduak   Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak larunbatean definituta izango du bere finalaurrekoetako koadroa. Bihar (19:30etan) Zumarragako Beloki pilotalekuan Pradera-Eizmendi eta N.Martin-Ruiz de Azua neurtuko dira. Irati Ruiz de Azua-k Maider Huizi-ren tokia hartuko du eta Nagorerekin batera lehia gogor baten aurrean arituko da.

Leer mas…


ARRIZABALAGA NAGUSI DURANGON BAINA EZIN LARRABETZUN

18/10/2016

Gernikarrak Ezkurdi-n erakustaldia eman zuen ostiralean baina larunbatean Larrabetzu-n Irazustabarrena-Saez bikoa gehiago izan zen   Nesken Gomazko Paletako MPB Zirkuituko ligatxua amaitzeko bi partidu baino ez dira geratzen. Zumarragan ostiralean eta larunbatean Gasteiz-en jokatuta finalaurrekoak erabakita geratuko dira. Durango eta Larrabetzun partidu dotoreak ikusi dira asteburu honetan. Durangoko Ezkurdi-n Arrizabalaga-k, Itxasne Agirre-k ondo lagunduta, erakustaldia

Leer mas…


DURANGO ETA LARRABETZU NESKEN PALA ZIRKUITUKO HURRENGO HITZORDUAK

13/10/2016

Bihar Ezkurdi-n Arrizabalaga-I.Agirre / Goikoetxea-Etxaniz eta etzi ordu berean Larrabetzu-n Arrizabalaga-Villanueva / Irazustabarrena-Saez   Nesken Gomazko Paletako MPB Zirkuituko ligatxua amaitzear da. Asteburu honetako bi partiduak jokatuta, hurrengo asteburuko Zumarraga eta Gasteiz-ko lehiak bakarrik geratuko dira finalaurrekoak erabakitzzeko bidean. Bihar eta etzi Durango eta Larrabetzun jokatuko dira (19:00etan) asteburuko partiduak. Durangoko Ezkurdi-n Arrizabalaga eta Itxasne

Leer mas…


NAGORE MARTIN, BERE SASOIA ERAKUTSIAZ

11/10/2016

Itxasne Agirre kide zuela, Irazustabarrena-Etxaniz bikoa garaitu zuten larunbatean Sopela-n (20-25)   Nesken Gomazko Paletako Zirkuituaren barnean konpromezu handiko partidua zeukan Nagore Martin gasteiztarrak pasa den larunbatean. Itxasne Agirre-rekin batera bikote sendo bat zeukan aurrez aurre; Irazustabarrena eta Etxaniz. Gogorra zen partidua baina aurrera atera zuen, hori bai, Itxasne Agirre berak ere itzelezko partidua jokatu

Leer mas…


Archivos

diciembre 2023
L M X J V S D
« may    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

SÍGUENOS EN FACEBOOK

SÍGUENOS EN yOUTUBE

FINALA NGP ZIRKUITUA 2015

TORNOSOLO KOPA 2015