Zubiri, ezustekoa eman eta finalean da jada
Armintzako aurrelariak Fusto garaitu zuen (2-3) eta otsailaren 9an Bizkaia frontoian izango da Ibai Pérez edo Gaubeka-ren aurkakoan Ibargaraik, lesioa tarteko, finalaurrekoari uko egin baitio Erik Zubiri Banakako txapelketako lehen finalista da. Larunbatean Fusto garaitu zuen eta atzo Ibargaraik, lesioa tarteko, finalaurrekoari jokatzeari uko egin ostean txapela du helburu. Larunbatean partidu ikaragarria jokatu zuen armintzarrak.