Lau pilotariek ikuskizun bikaina eman zuten pasa den larunbatean Mungian, non galtzaileek –Gaubeka eta Imanol- ere egin zuten merezimendurik
Munduko Pilota Batzarreko BINAKAKO PALA txapelketako txapeldunak Fusto eta Ibai Perez dira. Gaubeka eta Imanol garaitu zituzten pasa den larunbatean jokatutako final ikaragarri eta borrokatu batean. Bizkaitar biak aurretik jarri ziren itzelezko jokua atereaz 0-2 (4-10, 9-10) baina ostean buelta etorri zen eta 3-2 galdu zuten 10-8ko hiru partzialekin.
Lauak bikain aritu ziren baina makalen hasi zenak eman zion bukaera bikainena partiduari, Pablo Fusto izan zen hori. Gaubeka eta Imanol zoragarri hasi ziren eta ti-ta batean aurkarioak erremediorik jarri ezinda 0-2 aurreratu ziren.
Finala amaitzetik hurbil egon zitekeen baina gozatzen zegoen ikusleak etzuen hori nahi. Fusto eta Ibai-k finala azken mugaraino eraman zuten hurrengo bi jokuak irabazi (10-8, 10-8) eta partidua berdinduta.
Azken joku erabakiorra tentsioz vetea izan zen eta hor ere aurrea Gaubeka eta Imanol-ek hartu zuten (2-6, 5-8). Oso gutxi ziren buelta etorriko zela sinisten zutenak. Bi kantxan zeuden eta beren joku eta izaera guztia atera zuten horretarako Fusto eta Ibai Perez-ek. Bost tantu errezkan egin eta txapeldun bihurtu ziren Armintzako oilarraren eta bere atzelariaren zorigaiztorako.
Ibai Perez bere denboraldia borobildu zuen, Fustok bere bostgarren titulua erdietsi eta zalegoa gustura atera zen ikusitakoarekin. Ostekoa ere bizkaitarrentzat pozgarria; Landeta eta Gordon-ek 3-2 hartu zituzten mendean frantziarrak –Necol eta Brefel- jaialdia borobilduz.
Los cuatro protagonistas deleitaron al público que abarrotó las gradas del Municipal de Mungia en una final en la que Gaubeka-Imanol merecieron más
El Campeonato Parejas de Pala del Consejo Mundial encumbró este pasado sábado a Pablo Fusto e Ibai Pérez. Lo hizo tras remontar estos el gran arranque de partido de Gaubeka-Imanol, quienes desperdiciaron un 0-2 a favor (4-10, 9-10) para caer por 3-2 con idénticos parciales todos (10-8).
Los cuatro palistas cuajaron una magnífica actuación, si bien quien más flojo comenzó fue quien definió en la recta final, el argentino Pablo Fusto. Gaubeka e Imanol comenzaron arrollando y, sin que sus dos oponentes pudieran ponerle remedio al desaguisado, vencieron los dos primeros.
Al igual que sucediera en la pasada campaña, nadie quería que concluyera la final pues la magia, potencia y capacidad de los cuatro hacía disfrutar como muy pocas veces al aficionado. Ya se encargaron Fusto e Ibai Pérez de que el espectáculo no concluyera. Vencieron los dos siguientes por 10-8 y 10-8. Todo en el aire de cara a un tercer set de infarto.
Comenzaron mandando Gaubeka e Imanol (2-6, 5-8) pero, ya cuando nadie casi daba un duro por los rezagados, un parcial de 5-0 finiquitó la final. El gallo de Armintza e Imanol, el mejor del cuarteto, se quedaron un año más sin un premio soñado que merecieron pero no obtuvieron.
Ibai Pérez redondeó su año mientras Pablo Fusto sumó su quinto título por Parejas dejando nuevamente su impronta. El aficionado salió encantado del recinto, más si cabe viendo como los de casa Landeta y Gordon se adjudicaban el tercer lugar venciendo 3-2 a los franceses Necol y Brefel.
BLOG
Archivos
SÍGUENOS EN FACEBOOK
SÍGUENOS EN yOUTUBE
FINALA NGP ZIRKUITUA 2015
TORNOSOLO KOPA 2015