GOIKOETXEA ETA VILLANUEVA BEREN AZKEN AUKERA BALIATZERA
Abadiñon (ostirala, 20:15etan) Nagore Martin eta Leire Etxaniz-en kontrakoan garaipena behar dute finalerditarako txartela lortzeko Etzi bukatuko da Nesken Gomazko ‘mpb’ Paleta Zirkuituko ligatxua. Abadiñon, Matienako pilotalekuan lehiatuko dira N.Martin-Etxaniz eta Goikoetxea-Villanueva. Urnietako eta Larrabetzuko pilotariarentzat hil ala biziko partidua da. Igandeko finalerdietan egon nahi izanez gero derrigor irabazi beharra dute. Abadiñon garaipena lortu ezkero,