Mes: octubre 2016

FINALAURREKOAK BIHAR MALLABAKO UDAL PILOTALEKUAN

26/10/2016

Nagore Martin eta Laura Saez-ek ‘beren’ tituluaren defentsari ekingo diote (19:30etan)   Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak bere azken fasea bihar iluntzean hasiko du Mallabiko udal pilotalekuan (19:30etan). 15 partidutako ligatxu baten ostean, zeinetan pilotari bakoitzak 5 partidu jokatu ostean puntuaketa bat lortu eta bikoteak eratu diren, N.Martin-Saez, Arrizabalaga-Etxaniz, Irazustabarrena-Huizi eta Aristorena-I.Agirre izango dira aurtengo

Leer mas…


LIGATXUA AMAITUTA ETA FINALAURREKOAK ERABAKITA

24/10/2016

Nagore Martin eta Laura Saez, aurten ere ranking-buru, iaz lortutako titulua berritzen saiatuko dira Mallabiko azken fasean   Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak Zumarraga eta Maeztuko partiduak jokatuta, bere finalaurrekoak erabakita dago. Zumarragako Beloki pilotalekuan Pradera-Eizmendi bikoak ezin izan zuen N.Martin eta Ruiz de Azua-rekin (12-25). Nabarmen galdu zuten eta ondorioz biak geratu dira azken

Leer mas…


FINALAURREKOAK ERABAKITZEKO ASTEBURUA NESKEN GOMAZKO PALETAKO ZIRKUITUAN

21/10/2016

Zumarragako Beloki pilotalekuan bihar eta etzi Maeztu-n jokatuko dira ligatxuko azken partiduak   Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak larunbatean definituta izango du bere finalaurrekoetako koadroa. Bihar (19:30etan) Zumarragako Beloki pilotalekuan Pradera-Eizmendi eta N.Martin-Ruiz de Azua neurtuko dira. Irati Ruiz de Azua-k Maider Huizi-ren tokia hartuko du eta Nagorerekin batera lehia gogor baten aurrean arituko da.

Leer mas…


ARRIZABALAGA NAGUSI DURANGON BAINA EZIN LARRABETZUN

18/10/2016

Gernikarrak Ezkurdi-n erakustaldia eman zuen ostiralean baina larunbatean Larrabetzu-n Irazustabarrena-Saez bikoa gehiago izan zen   Nesken Gomazko Paletako MPB Zirkuituko ligatxua amaitzeko bi partidu baino ez dira geratzen. Zumarragan ostiralean eta larunbatean Gasteiz-en jokatuta finalaurrekoak erabakita geratuko dira. Durango eta Larrabetzun partidu dotoreak ikusi dira asteburu honetan. Durangoko Ezkurdi-n Arrizabalaga-k, Itxasne Agirre-k ondo lagunduta, erakustaldia

Leer mas…


DURANGO ETA LARRABETZU NESKEN PALA ZIRKUITUKO HURRENGO HITZORDUAK

13/10/2016

Bihar Ezkurdi-n Arrizabalaga-I.Agirre / Goikoetxea-Etxaniz eta etzi ordu berean Larrabetzu-n Arrizabalaga-Villanueva / Irazustabarrena-Saez   Nesken Gomazko Paletako MPB Zirkuituko ligatxua amaitzear da. Asteburu honetako bi partiduak jokatuta, hurrengo asteburuko Zumarraga eta Gasteiz-ko lehiak bakarrik geratuko dira finalaurrekoak erabakitzzeko bidean. Bihar eta etzi Durango eta Larrabetzun jokatuko dira (19:00etan) asteburuko partiduak. Durangoko Ezkurdi-n Arrizabalaga eta Itxasne

Leer mas…


NAGORE MARTIN, BERE SASOIA ERAKUTSIAZ

11/10/2016

Itxasne Agirre kide zuela, Irazustabarrena-Etxaniz bikoa garaitu zuten larunbatean Sopela-n (20-25)   Nesken Gomazko Paletako Zirkuituaren barnean konpromezu handiko partidua zeukan Nagore Martin gasteiztarrak pasa den larunbatean. Itxasne Agirre-rekin batera bikote sendo bat zeukan aurrez aurre; Irazustabarrena eta Etxaniz. Gogorra zen partidua baina aurrera atera zuen, hori bai, Itxasne Agirre berak ere itzelezko partidua jokatu

Leer mas…


FROGA GOGORRA NAGORE MARTIN-ENTZAT

06/10/2016

Momentuko aurrelari onenak, I.Agirre kide duela, Irazustabarrena-Etxaniz izango ditu aurkari etzi Sopela-n (17:45etan)   Nesken Gomazko Paletako Zirkuituak bere hamaikagarren partidua jokatuko du Sopelan larunbat honetan. Ligatxua bukatzeko bost partidu geratzen dira eta finalaurrekoetan egoteko aukeren bila azken sprint-a geratzen zaie neskei. Sopelan partidu ikaragarria aurreikusten da momentuko aurrelari eta atzelari onenak elkarren kontra arituko

Leer mas…


ETXANIZ, JAUN ETA JABE ELORRIO-N

06/10/2016

Etxebarria-ko atzelariak, Aristorena nafarrarekin batera, Goikoetxea eta Villanueva menderatu zituen 25-9 emaitza nabarmena lortuaz   Giro itzela baina parekotasun gutxi atzo Elorrioko frontoiko plazan.  Aristorena-Etxaniz eta Goikoetxea-Villanueva neurtu ziren Nesken Gomazko Paletako MPB Zirkuituaren barneko partiduen eta gorriek iaxe irabazi zuten (25-9). Etxaniz bizkaitarra izan zen partiduaren norabidea goitik behera erabaki zuena. Bere sasoia tarteko,

Leer mas…


Archivos

octubre 2016
L M X J V S D
« sep   nov »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

SÍGUENOS EN FACEBOOK

SÍGUENOS EN yOUTUBE

FINALA NGP ZIRKUITUA 2015

TORNOSOLO KOPA 2015