FINALAURREKOAK ERABAKITZEKO ASTEBURUA NESKEN GOMAZKO PALETAKO ZIRKUITUAN
Zumarragako Beloki pilotalekuan bihar eta etzi Maeztu-n jokatuko dira ligatxuko azken partiduak Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak larunbatean definituta izango du bere finalaurrekoetako koadroa. Bihar (19:30etan) Zumarragako Beloki pilotalekuan Pradera-Eizmendi eta N.Martin-Ruiz de Azua neurtuko dira. Irati Ruiz de Azua-k Maider Huizi-ren tokia hartuko du eta Nagorerekin batera lehia gogor baten aurrean arituko da.