ARRIZABALAGA NAGUSI DURANGON BAINA EZIN LARRABETZUN
Gernikarrak Ezkurdi-n erakustaldia eman zuen ostiralean baina larunbatean Larrabetzu-n Irazustabarrena-Saez bikoa gehiago izan zen Nesken Gomazko Paletako MPB Zirkuituko ligatxua amaitzeko bi partidu baino ez dira geratzen. Zumarragan ostiralean eta larunbatean Gasteiz-en jokatuta finalaurrekoak erabakita geratuko dira. Durango eta Larrabetzun partidu dotoreak ikusi dira asteburu honetan. Durangoko Ezkurdi-n Arrizabalaga-k, Itxasne Agirre-k ondo lagunduta, erakustaldia