ARRIZABALAGA ETA ETXANIZ, ASKO SUFRITUTA BAINA FINALERA
Gaur eguerdian Zornotzako ZELAIETA pilotalekuan Pradera eta Isasmendi menderatu dituzte (30-24) ordu t’erdiko finalerdi borrokatu batean Nesken Gomazko ‘mpb’ Paleta Zirkuituak gaur erabaki du hurrengo igandeko finalisten erabateko nortasuna. N.Martin eta Saez ligatxuan taldeburu izateagatik sailkatuak zeuden eta beraiei gaur Arrizabalaga eta Etxaniz batu zaizkie. Zornotzan, Gernikako aurrelaria eta Etxebarriako atzelaria ziren faborito eta, kostata