N.MARTIN ETA L.SAEZ BIKOARENTZAT, MPB ZIRKUITUA
Arrizabalaga-Etxaniz bikotea garaitu zuten Zornotzan atzo (30-19) erritmo eta joku bikaineko finalean Nesken Gomazko ‘mpb’ Paleta Zirkuituak bere lehen edizioa bukatua utzi zuen atzo Zornotzan. Bertako pilotaleku dotorean jokatutako finalean, Nagore Martin eta Laura Saez arabarrek lortu zuten garaipena Arrizabalaga-Etxaniz bikoaren kontrakoan. Lau pilotariek maila ikaragarria erakutsi zuten baina emaitza nahiko argia izan zen arabarrentzat