ASPURU TXAPELDUN
Asier Aspuru abadiñarrak bere helburua bete du. Lehiaketa hasi zenean Promesa mailako TORNOSOLO KOPA irabaztea jarri zuen helburutzat eta lortu du. Ostiral iluntzean soineratu zuen txapela bere kide Arabiourrutia menderatuta (30-22). Aspuru-k txapela janstea lortu zuen eta ‘hoberenen’ zitan egotea ere bai. Atsedenik gabe, datorren ostiralean Thierry Harismendi izango du aurkari. Beste dimentsio bateko partidua.