UDA OSTEKO NESKEN GOMAZKO PALETAKO LEHENA, BERRIZ-EN
Bizkaitarren eta gipuzkoarren artekoa Berrizburun larunbatean (17:00etan); Pradera-Etxaniz / Irazustabarrena-Eizmendi Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak, udako atsedenaldia igarota, bere ibilbideari ekingo dio berriz. Larunbatean jokatuko da zirkuituko seigarren lehia eta Berriz-ko Berrizburu pilotalekuan izango da jaialdia. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira partiduak zeinetan bertako neska gazteek abadiñarren kontra ekingo dioten. Partidu nagusia bizkaitarren eta gipuzkoarren