PRADERA ETA ETXANIZ BERE TXAPELDUN KONDIZIOA ARGUDIATUZ
Irazustabarrena-Eizmendi bikote gipuzkoarra menderatu zuten Berrizburun jokatutako partiduan (25-12) Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituak bere seigarren partidua jokatu zuen Berriz-ko Berrizburu pilotalekuan larunbatean. Aurrez, Berriz eta Abadiñoko neskato gazteek jokatutako lagunarteko lehia dotore batzuren ostean, Pradera-Etxaniz eta Irazustabarrena-Eizmendi kantxaratu ziren bertara hurreratutakoen gozamenerako. GRAVNI txapeldunek ‘etxean’ ez zuten hutsik egin nahi eta joku paregabea